Beti galdetu izan diot nire buruari etxeko lanak bidaltzea egokia den ala ez. Oraindik ez dakit. Batetik, iruditzen zait egokiak direla eskolan emandakoa indartzeko baina bestetik, ez dira nahikoak eskolan egiten dituzten orduak? Aisialdia ere behar dute haurrek beren garapen prozesua egokia izan dadin. Zer diozue zuek?
http://www.etorkizuna.eu/?p=986
domingo, 29 de abril de 2012
Murrizketak ariketa fisikoari.
Gorputza eta ahalmen fisikoak lantzeko, norberaren autonomia, ekimenerako gaitasuna, sozializazioa… bultzatzeko, funtsezko jarduera da gorputz hezkuntza. Baina EAEko hezkuntza curriculumak %40 murriztu ditu gorputz hezkuntzari eskainitako eskola orduak. Zergatik murriztu behar dute garrantzitsua bada? Jarraian ezarri dudan linkan horri buruzko informazio zehatzagoa ageri da. Zuen iritzia jakin nahiko nuke bide batez.
http://www.argia.com/argia-astekaria/2305/gorputz-hezkuntza/inprimatu
http://www.argia.com/argia-astekaria/2305/gorputz-hezkuntza/inprimatu
Suscribirse a:
Entradas (Atom)