Ordubeteko saio bat prestatu behar genuen eta horretarako, goiz batean hirurak bildu ginen eskolako ikasle gelan. Saioari istoria moduko bat eman nahi izan genion, haurrak hasieratik istorian sartuak egoteko eta nolabaiteko motibazioa pizteko. Hirurak genituen jokuen inguruko ideiak azaldu genizkion elkarri eta ondoren, banatu egin genituen saioan bakoitzak zegozkion jokoak azaltzeko.
Esan beharra dago, gure psikomotrizitate-saioa mugimendua, oreka eta koordinazioa lantzeko prestatu genuela. Lateralitatea eta bestelako gaiak ere landu ditugu baina dakigunez, saioetan gerta liteke guztiak latzeko astirik ez izatea. Horregatik, hiru atal horiek soilik lantzea erabaki genuen. Horrez gain, helburu garrantzitsu bezala, ikasleak dibertitzea izan zen, ariketa aspergarri eta konplexuak alde batera utziaz.
Bestalde, aurkezpenari dagokionez, hasiera batean urduritasuna nabaritzen genuen, ez baikenekien ariketak ondo azaldu eta ulertuko zituzten. Horregatik, poliki eta adibideak eginez azaldu genituen ariketa guztiak. Adibideak egite hori oso garrantzitsua dela iruditzen zait; izan ere, haurrek errazago ulertzen edo ikasten dute imitazioaren bidez. Era berean, ariketa bakoitzean oso adi egon behar izan ginela ere aipatu beharra dago, denbora (noiz hasi, noiz amaitu ... ) eta antolakuntzari (taldeak egin, materiala prestatu ... ) arreta jarriz.
Amaitzeko, esan oso esperientzia atsegina izan zela eta oso gustura sentitu ginela. Gainera, teorian emandakoa praktikara eramateko aukera ematen du eta etorkizunean irakasle izateko prestatzen ere laguntzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario