HEZKUNTZA - KULTURA - GIZARTERATZEA
Hezkuntza, kultura eta gizarteratzeaz klasean jardun eta hauen arteko loturak aztertu ondoren, hauek definitzea eskatu digu irakasleak. Beraz, hainbat definizio irakurri eta gero, honela laburbilduko nituzke:
Hezkuntza: Norbanakoan ematen den prozesu bat da, non subjektuaren baitan esku hartzen den hori hobetzeko eta perfekzionatzeko asmoz, gizakiek kolektiboki onartuta dituzten eredu sozial batzuei dagokienez.
Kultura: Kultura gizakiak gizarteko kide izateko bereganatzen dituen ezagutzak, morala, legeak, eta beste hainbat gaitasun biltzen dituen prozesua izango litzateke, ikaskuntza sozialaren bidez transmitituko dena pertsona edo gizakien artean.
Gizarteratzea: Gizabanakoak gizarte baten kultura berenganatzen edo barneratzen dueneko prozesua da.
Gizabanakoa gizarte horretan bizitzeko prestatzen da, sozializatzen da, bere taldearen kultura berenganatzen (ideak, balioak, ezagutzak ... ) duen neurrian.
Hortaz, laburbilduz, zera esan daiteke: Hezkuntza eta kulturak ahalbidetzen dutela gizarteratzea. Izan ere, hezkuntza garapen pertsonalerako eta gizarteratzeko tresna dugu; kultura, berriz, giza taldea inguratzen duen prozesu bat izango da eta azkenik, gizarteratzea prozesu horretan sartzeko baliabidea (modu, era ... ) izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario