Gaur irakasle izatean zein hezkuntza eremutan jardutea gustatuko litzaidakeen azalduko dut.
Haur Hezkuntzako gradu hau amaitzean, eskola batean hasi nahiko nuke irakasten, eta bereziki, eskola txiki batean. Ikasle talde txikiak atsegin ditut baina horrek ez du esan nahi soilik eremu formalean aritu nahi dudanik; izan ere, nire ustez, eremu ez formalean aritzea ere garrantzitsua da. Hau da, nire ustez, hezkuntza formalak eta ez formalak osagarriak izan behar dute. Horrekin esan nahi dudana da, eskoletan ematen den heziketaz (hezkuntza formala) eta gizarte eragileek, komunikabideek, eskolaz kanpoko ekintzek ... (hezkuntza ez formala), osagarriak izan behar dutela. Edukiez gain, auzolanean nahiz bata bestearekin, elkarrekin, parte hartuz ... lan egitea ere interesgarria da. Horrela, zure ezagutzak konpartitzen dituzu besteenak ere bereganatuz.
Gaur egun, ikasleek dituzten ezaguera horiek kokatzen, zabaltzen, eguneratzen ... lagundu behar da. Horretarako kontuan hartu behar dira hurrengo lau oinarriak: ezagutzen ikastea, elkarbizitzen ikastea, egiten ikastea eta batez ere, izaten ikastea.
Hezkuntza sisteman, elkarlana bultzatu behar dela pentsatzen dut; taldeka lan egin behar dute ikasleek eta ikasleen formazioa praktikaren hausnarketan oinarritu behar da. Ekintza aktiboak bultzatu behar dira; horrela, haurraren garapena bultzatuko da eta konpetentzia ezberdinak bereganatuko ditu, ikaskuntza ezberdinak eta ezagutzen arteko erlazioak barneratuz. Azken finean, gaur egun, ikasleen autonomia, gaitasunak, ezagutzak ... bultzatu nahi dira.
Horregatik, nik etorkizunean hezkuntza formala eta ez formala biak lantzea dut helburu; izan ere, ikastetxe batean aritu nahi dut, baina ahala eta guztiz ere, elkarlana bultzatu nahi dut eta baita ekintza aktiboa ere. Horregatik, beharrezkoa bada, ikasleek ikastetxetik kanpo ere ekintza ezberdinak burutzea proposatuko dut eta noski, taldeka jardutea, parte hartzea eta ikerketa bultzatuz beti ere. Beraz zera ondorioztatu dut: biak direla beharrezkoak ikaslearen prestakuntza eta formaziorako.

No hay comentarios:
Publicar un comentario