Kaixo! Lehenik eta behin neutraltasuna eta objektibotasunaren arteko ezberdintasuna azalduko dut; izan ere, klasean hainbat kasu praktiko aztertu ondoren, uste dut nahastu egiten ditugula.
Neutrala: aldaketarik eta eraginik ez dakarren eta bi gairen artean ez bataren ez
bestearen alde jotzen ez duen zerbaiti dagokio. Irakasleari dagokionez, iritziak ez ematea izango litzateke eta eztabaideetan ez parte hartzea.
Objektiboa: Norberak bere aurreiritzi, sentimenduei eta iritzi pertsonalei kasurik ez egitea. Gai bati buruzko ikuspegi guztiak azaltzea eta kasu baten aurrean zuzen jokatzea datuak, frogak ... kontuan hartuta.
Bi kontzeptu hauek azaldu ondoren, Loreak honako galdera hau bota zigun klasean: Irakaskuntzan edo Hezkuntzan neutralak izan ahal gaitezke?
Nire ustez, irakasle bat neutrala izatea oso zaila da baina ahala ere, ez du zertan neutrala izan behar. Irakasleek, ikasleen antzera, iritziak emateko eskubide osoa dute baina beti ere inorengan eragin gabe, hau da, kontuan hartuta inor ez diskriminatzea eta mintzea. Baina hori oso zaila gertatzen da.
Klasean neutraltasunarekin loturiko hainbat egoera aztertu ondoren, ohartu naiz neutral izateari uzten geniola; izan ere, gai baten inguruko eztabaida batekin hasten ginenean, beste eztabaidetaera pasatzen ginen. Baina neutralitate horrek, ez liguke gure iritziak ematen utziko eta jakina da guztiok ditugula iritzi propioak edozerren inguruan.
Horregatik, iruditzen zait eta irakasleak izango garen heinean, komeni dela ahalik eta objektiboen izatea, hau da, gai baten inguruko ikuspegi ezberdinak azaltzea. Ez guri (irakasleoi) komeni zaiguna (ideologia nagusia ...) soilik. Adib: erlijio bati buruz hitz egiterakoan, erlijio mota ezberdinak azaltzea ... Nire ustez, irakasleok debateak bideratu behar ditugu, hau da, geure iritzia eman beharrean ideia ezberdinak azaldu behar ditugu. Izan ere, askotan, ikasleek beren iritziak ematen dituzte eta irakasleei ez bazaie gustatzen ... ikasleen iritziak erabat baztertzen dituzte. Beste askotan, berriz, irakasleek soilik ematen dituzte iritziak eta ez dute ikasleek diotena entzuten.
Azken finean, ikasleak kritiko izatera bultzatu nahi ditugu eta horretarako, iritziak eraikitzen lagundu behar zaie, beraien pentsatzeko modua libreki utziz.
Amaitzeko, esan beharra daukat, hau dena idatzi ondoren galdera bat etorri zaidala burura: Zer da hobeagoa, irakaslea neutrala izatea edo objektiboa??
No hay comentarios:
Publicar un comentario